BERRIAK

Ikasturte hasierako irteera bereziak

Ikasturte hasierako ekintza bereziekin jarraitzen dugu gure guneetan!

Gazteluondoko LH 1ekoak Garagartza aldera egin zuten txangoa. LH 2koak, berriz, Udala auzora igo eta bertan pasatu zuten goiza. 

Arimazubiko LH 3 eta 4koak, Arrasateko ospitale atzetik Kurtzetxikira igo, bertan hamarretakoa jan, eta ondoren Bedoñara jaitsi ziren.  LH 3 mailako ikasle baten amonak, bere baserrira gonbidatu zuen talde gazteeena; bertan zaldiak ikusi, mahatsak eta sagarrak jan zituzten guztiek.

Goiza bukatzeko, bi taldeek Bedoñan bazkaldu zuten eta Arrasatera bueltatu ziren.