BERRIAK

Ikasturte hasiera, aste honetan
Ikasturte hasiera

Aste honetan ekingo diote ikasle gehienek ikasturte berriari. Lanbide Heziketakoek (Ferixalekua) eta Oinarrizko Lanbide Heziketako 1. mailakoek (Zaldibar) gaur izan dute aurkezpena. Bihar, berriz, DBHkoen eta batxilergokoen txanda izango da. Hasten azkenak gazteenak izango dira, Haur eta Lehen Hezkuntzakoak, hain zuzen ere, eguaztenean, hilak 7an, izango baitute lehen eguna. Lehen eta Bigarren Hezkuntzakoek eskolak goizez izango dituzte irailaren 14ra arte. Bestalde, aurretik ekinda zeuden Haur Hezkuntzako lan egutegikoak (hilaren 1ean) eta OLHko bigarren mailakoak (hilaren 2an).

Ostiralean profesionalen batzarrarekin eman zioten langileek ongi etorria ikasturteari
Irailaren 1ean hasi ziren ikastolako langile gehienak lanean, baina ostiralean izan zuten ikasturteko lehenengo bilera orokorra. Urtero legez, Arimazubiko aretoan elkartu ziren guztiak ikasturteari ongi-etorria emateko. Aurkezpenean, ikastolako zuzendari I. Etxezarreta ez ezik, Huheziko hainbat kide ere izan zen. Izan ere, Iparra: Arizmendi 2020 Huhezirekin lankidetzan aurrera eramaten ari garen prozesua da eta J. R. Vitoria, O. Azkarate eta A. Artetxe etorri ziren iazko ikasturtean egindako ikerketaren berri ematera. Bestalde, ikasturte honetako erronkak eta hurrengo ikasturteetakoak izan zituen hizpide Etxezarretak.