
2021-2022 ikasturte amaierara iritsi gara. Ikasturte bizia izan da, benetan! Eraldaketa pedagogikoa eta pertsonak erdigunean jartzen zituen lau urterako Plan Estrategikoarekin hasi genuen.
Berrikuntzari dagokionez, hiru mugarri nagusitan oinarritu den plana eraman dugu aurrera: BATU egitasmoaren sistematizazioa eta lurreratzea, prototipoa gainerako etapetara hedatzea eta Arizmendin garatzen lagundu nahi dugun pertsona eredua neurtzea. Ikasturte honetan ere, eraldaketa pedagogikoari erantzuten dion eraldaketa arkitektonikoarekin jarraitu dugu; BATUren instalazio berriak estreinatu ditugu Almen, Arimazubi eta Gazteluondoko eraikinetan, 2021eko udan egindako obra garrantzitsuen ondorioz.
Gure Ikastolak eraldaketa pedagogiko, pertsonal, organizatibo eta sozialerako ibilbide-orriarekin jarraituko du, etorkizunean etorriko zaizkigun erronkei aurre egiteko oinarriak jarriz. Aurrerantzean ere, gizarteak ekarriko dizkigun erronkei erantzuteko prest gaude; hezkuntza-legearen ondorioak, jaiotza-tasaren jaitsierak, eta etorriko diren beste hainbat ezustekoei, indartsu, konfiantzaz, ilusio eta gogoz erantzuten jarraituko diegu, komunitatean eta elkarlanean.
Gozatu dezagun udaz, eta indarberrituta etor gaitezen datorren ikasturtean!
Jakin HH eta LHko etapetan zaintza zerbitzuek martxan jarraituko dutela, eta ekintza bereziak antolatuko direla uztailean zehar.
Irailera arte!