BERRIAK

Ikasturte amaierako proiektuak

Gaztelupeko 4. mailakoek puntarik punta ibili dira ekintza desberdinak antolatzen: LH 5. eta 6. mailako ikasleekin ginkanak, autodefentsa feminista, defentsa pertsonala Oier Uribarren ikaslearekin, Usakora bizikleta irteera, orienting tailerra, lehen sorospenen tailerra Ferixalekuan, txalaparta tailerra Mikel Egiguren irakaslearekin, LipDub grabaketa eta baita Arrasateko errekak eta inguruak garbitzen ere. Argazkiak eta LipDub bideoa.