BERRIAK

Ikastolon zoru komuna

Ikastolon artean partekatzen dugun zoru komuna definitzeko beharra identifikatu zuen iaz EHIk. Hiru norabidetan landuko da: ikastolon eredua eta esku-hartze pedagogikoa definitzen duen marko orokorra, antolaketa kurrikularra eta ebaluazioa.

Lanketa honi guztiari IKASTOLON ZORU KOMUNA deitu zaio. Amaia Antero, Arizmendiko Berrikuntza Pedagogiaren zuzendaria, marko orokorraren proposamena egingo duen lantaldean arituko da ikasturte honetan zehar Amaia Artolazabal, Esther Garaialde, Mikel Errazkin eta Zigor Ibartzabalekin batera