BERRIAK

Ikastolaren Eguna ekainaren 14an

Hurrengo ostiralean, ekainaren 14an, izango da Ikastolaren Eguna. 17:15ean txalapartak emango dio hasiera festari Biteri plazan. Ohi bezala puzgarriak, tailerrak eta txosnak irekiko dira, eta gure artista txikiak oholtzaren gainera igoko dira txandaka. Aurten Argitxori Umezaintzako txikiek egingo diote ongietorria. Ipuin kontaketa, musika, dantzak eta gurasoen ikuskizuna ere izango dira aurtengoan. Egitaraua.