BERRIAK

Ikastolan jasotako elikagaiak Lesboseko errefuxiatu kanpamenduan

Urteko azken egunetan, Oñatiko Enpresagintza fakultateko bost ikaslek, Greziako Lesboseko errefuxiatuen alde janari bilketa egin zuten ZAPOREAK taldearekin batera. Proiektua aurrera ateratzeko Arizmendiko gune guztietan kaxak jarri zituzten. Jasotakoa errefuxiatu kanpamenduetan dauden pertsonen biziraupenean laguntzeko balio izan du. 

Kaxak Donostiako biltegi batean gorde eta kamioiez Greziara eraman zituzten. Ferryan Lesbosera eta azkenik errefuxiatuen kanpamenduan banatu ziren. Mila esker egindako ekarpenagaitik!! 

Ez zen ekintza bakarra izan. Lesboeseko kanpamentuetan boluntario ibili ziren Andoni eta Ibai Gaztelupen egon ziren bertan bizitako egoera azaltzen. ZAPOREAK proiektuaren bitartez egon ziren lanean. Egoera larria dela nabarmendu zuten. Lesbosen 14.000 errefuxiatu baino gehiago daude, zai ezer gabe. 

Elikadura oinarrizko behar bat izan arre, badaude beste asko oraindik inork asetu gabe; hezkuntza, osasuna… Argazkiak.