BERRIAK

Ikastolan garatutako PROI batek STEAM Euskadi zigiluaren aitorpena jaso du

Leire Izagirre atxabaltarrak Gaztelupen egin ditu DUAL praktikak ikasturte honetan. Leire, HUHEZIko ikaslea, ikastolako ikasle ohia da, eta Jaione Uriarteren tutoretzapean masterreko azken lanerako diseinatu duen PROI batek STEAM zigiluaren saria jaso du. STEAM proiektuek zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika uztartu nahi dituzte, beti ere humanitateak ahaztu gabe. Proiektua Almen eta Gaztelupeko DBHko 1. mailako ikasleekin garatu da konfinamendu garaian. Aipatzekoa ere irakasleek egin duten lana PROI hau ikasgelara eramateko eta ikasleekin lantzeko orduan. Ikasturte amaiera bikaina. Zorionak guztioi!