BERRIAK

Ikastolako profesionalen gogoeta kolektiboarekin ikasturteari agur

Aitortu behar da ikasturte amaiera, ikasturtea bera bezala, berezia izan dela. Ez genuen, ez, uste horrelako gorabeherak bizi izango genituenik maila profesionalean eta pertsonalean. Ahalik eta modu presentzialenean egitea hobetsi da. Horrela, ekainaren 23an Profesionalen Batzarra egin zen, ikasturte ez-ohiko hau lankideek elkarrekin hitz eginez eta hausnartuz bukatzeko, eta batez ere, egindako ahalegina eta lana elkarrekin partekatzeko eta horren guztiaren aitortza egiteko eta ondorio nagusiak ateratzeko. 

Almen, Gaztelupe eta Ferixalekuko guneetan eta 20 taldetan banatu ziren. Zuzenean eta Google Meet bidez online komunikatzeko. Zuzendariaren agurraren ondoren, taldeak baliatu ziren bi gogoeta-saio egiteko 7 galdegairen inguruan: zer izan den aldi honetan bizitako onena eta txarrena, zer eman digun esperientzia honek, nola hobetu berriro gertatuko balitz… Atsedenaldi txiki baten ondoren talde bakoitzak azalpen-sintesia egin zuen, taldeetan azaldutako guztia partekatuz. Goizean zehar Arizmendiko profesionalen artean bizi izandako gogoeta eta batasun giroa sinbolizatzeko eta topaketari amaiera emateko, Aitor Ziardegi lankideak konposatutako kantu baten bideoklipa eman zen. Bideoklipa eta argazkiak.