
Gelatik kanpo ekintz ugari eginez amaitu dute Gaztelupe guneko Dibertsiko ikasleek ikastolako ibilibidea. Donostiako Tabakalerarekin elkarlanean egin duten proiektuari amaiera emateko Donostian AGIFES Osasun Mentaleko Arazoak dituzten Pertsonen Elkartekoekin izan dira, osasun mentala eta horren ondorioak hurbilagotik ezagutzeko. Lan saio baten odoren, mahai jokoetan aritu ziren elkarrekin.
Urtean zehar egi dituzten tailerretan lortutako diruarekin egun pasa ederra ere egin dute Zarautzen. Argiñanonean bazkaldu eta bainu pare bat hartuta, buelta Arrasatera.
Astea amaitzeko, Arrasateko Caritasen pasatu dituzte hiru egun. Taldetan banatuta, eta bertan egoten diren nazionalitate askotako lagunekin batera hinbat lan egiten lagundu dute ikasleek.
Baina honetan ere ez da dena lana izan. Dagoeneko aditu bihurtuta dauden mahai joko desberdinetan aritzeko tartea hartu dute Caritaseko lagun berriekin batera. Esperientzia ederra izan dela esan dute bai ikasleek eta baita bertan egin dituzten nazionalitate askotariko lagun berriek.