BERRIAK

Ikastolako azkeneko eraikinak ari dira margotzen
ferixalekuko eraikina

Iazko ikasturtean marka berriari lotuta eta ikastolako guneei aire berri bat eman nahirik, Arizmendi Ikastolako mantenuko lankideak gune guztietako eraikinak margotzen hasi ziren. Marka berriaren koloreak eta formak eman zizkieten erdiei baino eraikin gehiagori.

Aurtengo ikasturterako geratu ziren Almen, Gazteluondo, Gaztelupe eta Ferixalekua. Gabonetarako horiek ere pintatuta egongo dira. Ferixalekua margotzen joan zen astean bertan hasi ziren. Eskoriatzako Jose Arana izango da margotuko ez den eraikin bakarra, arkitektonikoki babestutako eraikina delako.