BERRIAK

Ikastola gure identitatea

Urriaren 4an, Jose Aranako Aretoan, IKASTOLA, GURE IDENTITATEA solasaldia egin zuten. Garenaz hitz egin, egiten duguna balioan jarri eta gaiaren inguruan ditugun zalantza eta kezkak partekatu zituzten. 

Iñaki Etxezarretak kokatu zuen gaia eta galdera erantzun dinamika baten bitartez gai ezberdinak jorratu zituzten. Besteak beste, publiko-pribatu eztabaida eta etorkinak ikastolan gaia.

Izaera kooperatiboaren inguruan sakontzeko MUko Lanki ikertegiko kidea eta ikastolako gurasoa den Igor Ortega egon zen gonbidatu gisa.

Bertaratutako familia eta profesionalek oso gustuko izan zuten solasaldia.