BERRIAK

Ikastola bizitzaz bete da berriz!!

Ikasturtearen hasierak sentsazio asko dakartza berekin: urduritasuna, ziurgabetasuna, ilusioa, poza, lagunekin eta irakasleekin berriz elkartzea… Are gehiago ikasturte honetan, hainbeste denbora ikastolara joan gabe egon ondoren. Berezia eta bizia izan da guztiontzat: irakasleentzat, ikasleentzat eta gurasoentzat. Arauak eta protokoloa bete beharra, azken orduko aldaketak eta egokitzapenak, beldurrak… Eragozpen guztien gainetik, poza eta irribarrea protagonista nagusiak. Azpimarratu eta eskertu behar da lehen egun hauetan elkartasunez, arduraz eta kontzientziazioz jokatzen ari garela. Bizitza ikastolara itzuli da! Argazkiak.