BERRIAK

Ikastola BIZITZAZ bete da berriz!

Udako oporrak bukatu dira eta Ikastola bizitzaz bete da berriz. Ilusioa, urduritasuna, poza, beldurra, konfiantza, ez-jakintasuna… Mota guztietako zirrarak bizi izan ditugu ikasgelatan; guztiak, ondo etorriak. Pandemia hasi zenetik bigarren ikasturtea da abiatzen duguna. Protokoloei eutsiz eta aurreko urtetako esperientzia aintzat hartuz, etor daitezkeen aldaketei aurre egiteko prest gaude. Ilusio eta gogoz ekin diogu ikasturte berriari! 

Umezaintza, Jose Arana, Gaztelupe, Ferixaleku eta Almen guneko argazkiak.