BERRIAK

Ikasleen gaitasun analitiko eta kritikoa neurtzeko kanpo ebaluazioa

Hezkuntzaren munduan ohituta gaude gai ezberdinetako edukien ezagutza eta konpetentzia “neurtzeko” probak edo bestelako datu jasoketak egitera. Oso maiz etxe barruan egiten dira datu jasoketok; eta gutxi batzutan, kanpo probak izaten dira. (PISA, USE…) 

Oso gutxitan egiten dena da, zeharkako konpetentzietan jasotzen goazena aztertzea; pertsona bezala garatzen ditugun ezaugarriak aztertzea, nolabait esateko. 

Gure ikastolan oso argi definituta daukagu “ikaslearen irteerako perfila” deitzen dioguna. Badakigu ikastolatik irteten diren ikasleek mundua hobea izan dadin eragingo dutenak izatea nahi dugula: Analitiko eta kritikoak, sormendunak, enpatikoak, euskaldunak, sortzaileak, kooperatibo eta autogestioanrioak, barne sendotasuna duteank, eraldatzaileak… Ez da amets teoriko hutsa; izan ere gure proiektu pedagogikoa helburu horri begira jarrita daukagu bete-betean: HHtik Lanbide Heziketara.

Asmoen emaitzak neurtzea komeni izaten denez, aspektu horietan gure ikasleek jasotzen ari diren inpaktoak neurtzeko prozesua jarri dugu martxan aste honetan. Kanpo eragileak etorri dira, gainera, prozesua abiatzera. Kanpo ebaluazioa egingo dugu, beraz.

Almenen izan dugu Ramon Llull unibertsitateko kidea den Álex Escolà-Gascón egon da gurean eta batxilergoko ikasle guztiek erantzun dituzte haien gaitasun analitiko eta kritikoa neurtzeko galdetegiak.

Argazkiak.