BERRIAK

Ikasleen aurkezpenak Zientziaren Astean
Ikasleak Zientziaren Astean

Bilboko Zientzia Azokan ikasleen aurkezpenak

Larunbatean, Zientzia Azokan izan ziren batxilergoko hainbat ikasle hiru proiekturen berri ematen jendaurrean. Laborategiko teknikak ikasgaia dute ikasle horiek, eta Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azokara eraman zituzten ikasturtean zehar landutako ikerketa-proiektuok. Bilboko Plaza Berrian, jendaurrean, aurkeztuko zituzten, eta eurekin bertan izan zen Itsaso Nuin irakaslearen hitzetan “oso pozik geratu ziren izandako harrerarekin”. Jendetza izan zen larunbatean Bilboko Plaza Berrian azoka bisitatzen eta ikasleek behin eta berriz azaldu zituzten euren lanen nondik norakoak. Landu dituzten hiru proiektuen gaiak honako hauek dira: “Ebolaren aurkako farmako bila”, “Akuaponia vs nekazaritza eta piszifatoria tradizionalak” eta “Dilistentzako sustrato egokiena zehazten”.

Argazkiak