
First Lego Leagueko zortzikotea Debagoiena Zuzenean programan
Gaur Debagoienean zuzenean programan agertuko dira Arizmendi Ikastolako DBHko zortzi ikasle. First Lego League txapelketan parte hartzen ari dira, eta Espainia mailako kanporaketara sailkatu zirenez, Tenerifen jokatuko dute datorren igandean hurrengo faserako igoera. Gaur, astelehena, 20:00etan, 21:00etan eta 22:30ean eskainiko da saioa. Zortziko taldea osatzen duten ikasleak honako hauek dira: Andoni Atxa, Aitor Axpe, Odei Bouzon, Xabier Mujika, Joseba Ormaetxea, Peru Rozas, Markel Uribarren eta Gaizka Iturriotzek. Gaztelupen ari dira Bigarren Hezkuntza egiten eta teknologia dute hautazko ikasgaitzat. Bertatik bideratu ohi da lehiaketa hau.
Almeneko hiru ikasle aurkezle lanetan Galdegazten
Bestalde, asteazkenean, martxoaren 18an, Almeneko hiru ikasle aurkezle lanetan izango dira Galdegazte programan. Batxilergoko lehenengo mailako Ariane Aguilera, Alazne Etxabe eta Sara Agiriano dira ikasle horiek, eta ZuriƱe Hidalgori egingo diote elkarrizketa. GOIENAren aurtengo berrikuntzetako bat da Galdegazte, eta bertan protagonista gazteak dira. Debagoieneko ikasleak ari dira parte hartzen. Hitzordua: asteazkenean, 10:00etan.