BERRIAK

Ikas-bidaia aurkezten euren gurasoei

Datorren astean, Poitiers eta Bordele aldera egingo duten ikas-bidaiaren nondik-norakoak aurkeztu zizkieten Gaztelupeko DBH 4ko ikasle ordezkariek euren gurasoei.

Bisitatuko dituzten tokiez gain, bidaia finantzatzeko egin duten autogestio prozesu eta lana eman zuten ezagutzera. Bidaiaren kostearen zatirik handiena beraiek burututako ekintza eta jarritako kuoten bidez lortutakoa izan da. Aurkezpen bikaina eta zoriontzeko moduko prozesua. Badute ekimena eta sormena gure gazteek!