
Igandean, maiatzaren 10ean, ospatuko da Euskal Herriko iparraldeko ikastolen festa, Senperen. Aurtengoa Ziburuko Kaskarotenea ikastolaren alde egiteko izango da. Izan ere, ikastola txiki horrek bizirauteko izan dituen arazoak gaindituta, ikastolarako lur saila erosteko 300.000 euro behar dute.
Ikasturte honetan asko izan dira ikastoletatik, tartean Debagoieneko ikastoletatik, adierazi zaizkien keinuak. Hainbat ekimeni esker, bailarako ikastoletatik 12.000 euro inguru bideratu ziren. Hala ere, laguntza ekonomikoak besteko bultzada izan dute beste elkartasun adierazle batzuek. Azkenekoa Arizmendi Ikastolako Jose Aranakoek (Eskoriatza) egindakoa, Herri Urratserako gonbidapen bideoan parte hartzea.