BERRIAK

Igandean danok Lekeitiora

Gogoratu igandean izango dela Lekeition, Azkue ikastolak antolatuta, Ibilaldia 2019. Aurtengo Ibilaldiko lema Haratzago izango da. Ibilaldiak bere sortze arrazoiei eusten jarraitzen du, hau da, Bizkaiko Ikastolen jaialdia izatea, ikastolen hezkuntza proiektua ezagutzera ematea eta erronka berriei aurre egiteko baliabideak eskuratzea. Igandean goazen danok Lekeitiora! Ibilaldiko bideoa.