BERRIAK

Identitatearen Foroa martxan ikastolan
Identitate foroa

Gaur identitatearen foroaren laugarren bilera egingo da
Ikastolako gurasoekin Arizmendiren identitateaz hausnartzeko sortu da ikasturte honetan Identitate-foroa. Hamabost-bat lagun, profesionalak zein gurasoak, elkartu dira foro horretan, eta dagoeneko martxan dago. Hainbat bilera egin dituzte, eta azkenekoetan Autoeraketa Hezkuntzan izenburupean egingo den bideoaren hezurdura osatzen ari dira. Foroaren arduradun Andoni Mujikak joan zen astean hezurdura proposamena aurkeztu zuen eta gaur partaideek  ekarpenak egingo dituzte.