
Euskal Idazleen Elkarteak aurrera ateratzen duen programa da “Idazleak ikastetxeetan”. Programaren helburua, idazleak eta ikasleak aurrez aurre jarriz, ikasleak euskal literaturara hurbiltzea eta gozatzea da. Honen harira, Iñaki Friera eta Iñaki Zubeldia idazleak izan ditugu ikastolan. Lehena Gaztelupeko Batxi 1ekoekin eta bigarrena Arimazubi 4. mailakoekin.
Iñaki Friera idazle barakaldoarra Batxilergoko ikasleek irakurri duten “Zureak egin du” liburuaren idazlea da, besteak beste. “Zureak egin du” nobelak emakumeen aurkako indarkeriaren gaia jorratzen du. Ikasleen galderetatik abiatuta, liburu horren inspirazio-iturria nahiz idazketa-prozesua zein izan zen azaldu zuen, baita zaletasun duen idazle-jardueraren beste zenbait gorabehera ere. Argazkiak.
Iñaki Zubeldia, Ikastegietan jaioa, Arimazubi 4. mailakoek irakurri duten “Zestoako loroa” liburuaren autorea da. Iñakirekin batera batera iritziak partekatzeko aukera izan zuten. Gainera, Iñakik, liburuaz aparte, bere istorio eta anekdotak ere kontatu zizkien. Argazkiak.