BERRIAK

Ibaizabal ikastolakoek bisitan Batxilergora

Asteartean, Durangoko Ibaizabal Ikastolako zuzendaritza taldeko hiru kide izan genituen Gaztelupen, Batxilergoan egiten ari garen eraldaketa bertatik-bertara ezagutzeko.

Elena Errasti, guneko zuzendariak gidatuta, Proiektuetan Oinarritutako Metodologiaren bidez ikasleek nola diharduten ikusteaz gain, gazteekin egon eta hitz egiteko aukera izan zuten. Proiektuen bidez lan egitearen onurak bikain agertu zizkieten bisitariei gure gazteek!