
Humanity at music proiektuaren lehenengo hitzordua Arrasateko Amaia Antzokian izango da, otsailaren 22an eta 23an. Proiektu hau zabaltzeko “Humanity Herriz Herri” egitasmoaren barruan dagoen lehenengo emanaldia izango da. Estreinaldi honetan sinfoniako 4-5 zati entzuteko aukera izango dugu.
Zuzeneko musikak, ikus-entzunezkoek eta bertsolariek osatuko dute ikuskizuna. Arrasate Musikaleko orkestrak jarriko dio musika sinfonia kooperatiboari. Abesbatzaren oinarria, berriz, Arizmendi Ikastolako haurrek eta Goikobaluk osatuko dute. Arizmendi ikastolako gazteak eztarriak fintzen hasi dira dagoeneko eta Rakel Murgiondok zuzenduta hainbat goizetan elkartzen dira entseguak egiteko. Argazkiak.
Ondoren, Hego Euskal Herriko hamaika eszenatokitara abiatuko da. Besteak beste, asmoa da Aretxabaletan, Oñatin, Gernikan, Lea-Artibain -Ondarru edo Markina-, Goierrin, Donostialdean, Iruñean eta Bilbon aurkeztea ‘Humanity ibiltaria’.
Humanity at music proiektuaren sinfonia, bideo, liburu edo beste konturik jakin nahi baduzu bisitatu hurrengo webgunea: https://humanityatmusic.com/