BERRIAK

Humanity at Music estreinuko saioa

Asteazkenean aurkeztu zen, Bilbao Berrikuntza Faktorian, gaur eta bihar Amaia Antzokian ikusteko aukera egongo den Humanity at Music ikuskizuna. Proiektu  honetan guztira 200 lagunek hartuko dute parte eta lehen zuzenekoa eskainiko dute astebukaera honetan. Emanaldia 19:30ean hasiko da.

Zuzeneko musikak, ikus-entzunezkoek eta bertsolariek osatuko dute ikuskizuna. Arrasate Musikaleko orkestrak jarriko dio musika sinfonia kooperatiboari. Abesbatzaren oinarria, berriz, Arizmendi Ikastolako haurrek eta Goikobaluk osatuko dute. Sarrerak www.humanityatmusic.com atarian eros daitezke.