BERRIAK

HUHEZIko graduondoko brasildarrak bisitan

Aste honetan Brasileko irakasle talde bat egon da Almenen bisitan. HUHEZIn graduondo bat egiten ari dira distantziara eta saio presentzialak egiteko garaian Euskal Herrira etorri dira.

Egun batzuk esperientzia kooperatiboa aztertzen egin eta gero, hezkuntza ereduak ezagutzen hasi dira eta horrek ekarri ditu Almenera. Konfiantzaren Pedagogia eta proiektuetan oinarritutako irakaskuntzaren inguruan jakingura handia erakutsi dute. Azalpenak ematen egon dira pedagogia arduraduna den Mireia Muruamendiaraz, LHko irakaslea den Kristina Azkarate eta, horiekin batera, batxi 2ko ikasleak diren Lorea Pagaldai eta Nora Carmona. Argazkiak.