BERRIAK

Holandatik Arizmendiko batxilergoa ezagutzen

Aste honetan, Holandatik Leiden Unibertsitateko irakasle talde baten bisita izan dute Gaztelupen. Batxilergoko espazioen planteamendua eta metodologia ezagutzeko gogoz etorri dira, HUHEZIko unibertsitatearen bitartez. Egin dituzten galderen artean, ikasle-irakasle rolak nola eraldatu ditugun, eta Batxilergoan eman den eraldaketa metodologiko honen gakoa zein izan den, izan dira. Interes handia agertu dute ikasleek gauzatzen dituzten proiektu konkretuetan, baita ere.