BERRIAK

HOGEILEKU: Lehen Hezkuntzakoen txanda

Ekainaren 18an HHkoentzat HOGEILEKU martxan jarri bazen, lana bateratzeko zailtasunak dituzten familiei zuzendutako zerbitzua, astelehen honetan Lehen Hezkuntzakoak izan dira ikastolara itzuli direnak. Almen, Arimazubi eta Santa Teresan elkartuko dira uztaila osoan zehar. Guztira 90 ikaslek baino gehiagok eman dute izena. Segurtasuna bermatzeko, hainbat taldetan banatu dira, batzuk goizez eta besteak goiz eta arratsaldez. Gorka Gabilondo, Urtzi Amiano eta Mikel Mendizabal izango dira arduradunak, eta horiekin batera, hamabost bat hezitzailek hainbat jarduera antolatuko dituzte: mendi irteerak, jolasak, eskulanak… Halaber, osasun-protokoloak jarraituko dira, eta eguna hasteko tenperatura hartuko zaie. Argazkiak.