
Aurten zenbait ikasleren proposamena jaso dute Almenen ikasturtean zehar hitanoaren inguruan saioren bat prestatzeko gogoz zeudela eta. Bada Eñaut Arretxek aste honetan egin du online saioa hala nahi izan dutenekin. Han aritu omen dira arautegia errepasatu eta bailarako aditz taulekin hika eta noka elkarrizketan. Hurrengo ikasturtean segida izango al du ekimen interesgarri honek!