
Apirilaren 8tik 13ra bitartean Arizmendi Ikastolako hiru gazte Sevillan izan dira Europako Gazte Parlamentuko nazio mailako topaketetan. Bertan, estatuko 72 ikasle elkartu dira, eta, batzordeetan banatuta, Europako Parlamentuko erresoluzioak eztabaidatu dituzte eta soluziobideak proposatu.
Arizmendi Ikastolak ez ezik, beste bi ikastetxek ere parte hartu dute Euskal Herritik, Bilboko Maristak eta Aguraineko Aniturri institutuak, hain zuzen ere. Topaketa horietarako EAE mailan sailkatu ziren ikastolako ikasleak Jon Lizarraga, Maider Azkarate eta Jone Heriz dira. Txapelketa nazional horretan sailkatuko balira, Europako hainbat foro eta sesiotan parte hartzeko aukera izango lukete.