BERRIAK

Hezkuntza ikuspegia hizkuntza gutxituetan

Atzo iluntzean “Hizkuntzak biziberritzeko estrategiak” Aditu ikastaroko lagunekin “Hezkuntzaren ikuspegia, hizkuntza gutxituetan” mahai-ingurua izan zuten Basabeazpin.

Hezkuntza munduan lan egiten duten  Kakchiquelen, Nasen eta Nahuaten egunerokotasuna, trabak, errokak, eta ametsak ezagutzeko parada ezin hobea, elkar-truke ederra.

Gaur goizean, berriz, ikastolan izan dira 18 partaideak eta Konfiantzaren Pedagogia ezagutzeko aukera izan dute. Lehenik solasaldi informatiboa eta gero,  haurrekin batera, bakoitzaren herrialdeko abestiak entzun eta dantzak egin dituzte. Benetan bizipen gozoak atzo arratsalde eta gaur goizekoak. Beti bezala, ikastolako ateak zabalik daude! Argazkiak.