BERRIAK

“Herriak berotuko du AMETZA”, Lapurdiko Ametza ikastolaren aldeko ekimena

Joan zen astean, Hiriburuko (Lapurdi) Ametza ikastolak ez duela berogailurik eta ur berorik izango neguan ohartu ginen, Berria egunkariko notizia baten bitartez. Arrazoia, ikastola hornitzen duen enpresak 6000 eurotik 45000 eurotara igo diela tarifa da. 

Gauzak horrela, “Herriak berotuko du AMETZA” elkartasun ekimena gauzatuko dugu Arizmendi komunitateko kideok. Ekimenaren helburua, gastu hori ordaintzeko diru bilketa egin eta berriz ere berogailua eta ur beroa Ametza ikastolan martxan egotea izango da. Horretarako, ostegun honetan Arrasaten eta ostiralean Aretxabaleta eta Eskoriatzan, gaztaina salmenta eta elkartasun hostoak salduko ditugu. Arrasaten, lau su eremu egongo dira, arratsaldeko 17:00etatik aurrera; Musakolako San Isidron, Arimazubin, San Andreseko Maiatzak 1 plazan eta Ferrerias kaleko Arotz plazan. Aretxabaleta eta Eskoriatzan, aldiz, salmenta su eremu bana jarriko dugu arratsaldeko 17:30etatik aurrera, Durana kalean eta Herriko plazan, hurrenez hurren. 

Ekimena Bazara batzordekideen bitartez bideratuko da guneetan, eta Arizmendiko komunitatea osatzen dugunon parte hartzea oso garrantzitsua den neurrian, irten gaitezen guztiok su txikien elkartasun eremuetara ekimena antolatu eta indartzera! 

Guztion arten Ametza berotuko dugu!