BERRIAK

‘Herria Kantari’ jaialdia: Ederra izan zen!

Zapatuan Arrasateko erdiguneko kaleak kantuz girotu genituen. Izan ere, Umezaintzako 4 eta 5 urtekoak, Gazteluondoko Lehen Hezkuntzako bigarren mailakoak, Santa Teresako Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarrenekoak, eta Gazteluondo eta Gaztelupeko Lehen Hezkuntzakoak eta DBHkoak, euskal kanta eta abesti herrikoiak kantatzen ibili ziren taldeka, herriko txoko ezberdinetan zehar -Portaloian, Uarkapen, Arbolapetan eta Herriko Plazan.

 Txantxibiri, Ixil Ixilik eta Katedral bat izan ziren kantatu zituzten abestietako batzuk. Jaialdiari amaiera emateko, talde guztiak Arrasateko plazan elkartu, eta Bizitza kantu bat da eta Behin betiko kantuak abestu zituzten guztiek batera. 

Ederra izan zen!

Jarraian, Goiena.eus eta Mondraberrin argitaratutako  albisteak.