BERRIAK

Herenegun prestatze-lanak eginda, atzo Olartekoak gaztaina jana

Olartekoen hitzak: “Udazkenean hostoak zuhaitzetatik erortzen dira, paisaia gorri, marroi, hori bihurtzen da, haizea firin-faran ibiltzen da…. Baina zer da udazkena gaztainarik gabe?” Eta horri erantzunez, aste honetan Olarten gaztaina jana antolatu dute, urteroko zitari hutsik egin gabe. Atzo Jose Miguel Unamuno, “Mondraren” eta “Tio Txanen” laguntzaz gaztainak danbolinean erre eta jan zituzten. Hori burutu ahal izateko, baina, eguaztenean lau guraso aritu ziren gaztaina guztiak markatzen, fin-fin.

Argazkiak.