BERRIAK

‘Hegotik Iparrerantz’ VHL sindromearen ikerketari laguntzeko

Aitor Sarasuaren ibilbidea oinarri izango duen ikuskizunak Von Hippel Lindau sindromearen ikerketak bultzada eman nahi dio. Hau horrela izanda, Aitor Sarasuaren lana oinarri hartuta sortu da “Hegotik Iparrerantz” ekitaldia, martxoak 16an Aretxabaletako Ibarra kiroldegian ospatuko dena.

Ezaugarri genetikoek sortutako gaitza da Von Hippel Lindau sindromea, gorputzean hainbat tumoreen hazkundea eragiten duena. 36.000 pertsonen artean bakarrari eragiten dio sindrome honek, eta horregatik egiten du bere detekzioa eta tratamendua hain zaila,  oso gutxi ikertu baita gaitzaren inguruan. Hau horrela, 2018. urtean, Sendabide elkartea sortu zen, VHL sindromea daukaten pertsonen elkargune izatea, ezagutza eta sentsibilizazioa sustatzea eta gaixotasunaren ezagutzan eta tratamenduan aurrera egiteko ikerketa proiektua bultzatzeko helburuekin.

1967an jaio zen Aitor Sarasua, eta geroztik kabi asko izan zituen bidaiari ekin zion. Bidaia bat, Hegotik Iparrerantz. Bidaian izan zen oztopo eta kontrako haizerik… eta horregatik martxoaren 16an ekitaldi bat egingo da Sarasuak egindako bidea ardatz izango duena. Ekitaldian besteak beste, Anje Duhalde, Mixel Ducau, Caroline Phillips, Maitena Beheran eta Xebastian Sedez musikariek; Miren Artetxe, Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariek eta Ildoka antzerki taldeak hartuko dute parte eta sarreren salmentarekin jasotakoa VHL sindromea ikertzera bideratuko da. Ekitaldiaren kartela.