BERRIAK

“Hegotik Iparrerantz” bihar Aretxabaletako kiroldegian

Aitor Sarasuaren ibilbidea oinarri izango duen ikuskizunak Von Hippel Lindau sindromearen ikerketak bultzada eman nahi dio. Gaixotasun honen inguruan eragiteko eta  informazioa zabaltzeko SENDABIDE elkartea sortu da. Hau horrela izanda, Aitor Sarasuaren lana oinarri hartuta sortu da “Hegotik Iparrerantz” ekitaldia, bihar Aretxabaletako Ibarra kiroldegian ospatuko dena. Biharko ekitaldiko egitaraua.