BERRIAK

Hego Koreako zenbait kideren bisita ikastolan

Astelehenean Hego Koreako zenbait unibertsitate eta ikastetxetako kideak izan ziren Almenen. Leinn graduaren bueltan ari den TaZeBaEz-eko Ana Agirrek eta Joxe Mari Lurruzagak (Mondragon Team Academyko sortzailea) antolatutako ekimen bati erantzunez etorri dira korearrak gure bailarara, eta, besteak beste, ikastolan egiten ari garen berrikuntzak bertatik bertara ezagutu nahi izan dituzte. Mireia Muruamendiaraz ingeles irakasleak gidatu zuen taldea. Argazkiak.