
HAZITEK, Eusko Jaurlaritzak eta Eskualde Garapenerako Europar Funtsak (EGEF), Enpresa I+G bultzatzeko laguntza programan parte hartzen du Arizmendi Ikastolak hiru proiekturekin.
CERTICLOUD PROIEKTUA
Arizmendi, Lea-Artibai Ikastetxea eta Politeknika Txorierri ikastetxeak, Alecop, LKS Selection Training Management, LKS Infraestructuras IT eta Indaba enpresekin eta Ikerlan eta Isea zentroekin batera, CERTICLOUD proiektua garatzen ari dira. Proiektu hori blockchain teknologia erabiliz hezkuntza-titulu eta -ziurtagiri digitalak emateko plataforma bat da, haien benetakotasuna bermatzeko.
Blockchain teknologia erabiliz, sektore hori digitalki eraldatu ahal izango da prozesu automatizatu eta eraginkorragoetara, ikasle- eta lan-bizitza osoko jarduera eta ikastaro ugariri buruzko ale fineko ziurtagiri digitaletara, eta, batez ere, edozein enplegatzailek erraz egiazta ditzakeen faltsifikaezinezko ziurtagirietara.
CERTICLOUD egoteak, lehenik eta behin, prestakuntzaren eta kontratazioaren sektoreko kudeaketa hobetzea ahalbidetuko du, enplegu-atarietako informazioari egiazkotasuna emanez. Gainera, proiektua sustatzen duen partzuergoak balio erantsiko hainbat zerbitzu sortzea aurreikusten du bigarren fase batean.
Proiektua 2021etik 2023ra bitartean garatuko da, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Hazitek programaren eta Europar Batasunaren (EGEF) finantziazioa jaso du.
IKASNEED PROIEKTUA
IKASNEED Proiektua (ZL-2021/00237) Enpresen I+G Laguntzeko Programaren – HAZITEK barruan finantziatua izan da. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak eta Europar Batasunak 2021-2027 Europako Eskualde Garapenerako Funtsaren bidez (EGEF) kofinantzatutako ekintza.
IKASNEED proiektuaren helburua Errealitate Birtualean oinarritutako tresnak diseinatzea eta garatzea da, murgiltze-inguruneak (online hezkuntza eta prestakuntza modalitatearen eraginkortasuna hobetzea) Covid-19aren ondoren eman den paradigma honetan sortutako egoera optimizatzeko.
Proiektu honen esparruan garatzen den industria-ikerketaren materializazioak, irudiak segmentatzeko algoritmoetan, alderdi dinamikoaren integrazioan 3D proiektuetan eta ahotsa ezagutzeko sistemen sorkuntzan oinarritutako hezkuntza-sistema berritzaile baten sorreran amaitu nahi du. Covid-19aren ondorioz hezkuntza-esparruan sortu diren arazoei irtenbideak eskaintzen dizkieten murgiltze-inguruneak sortzea da helburua.
Amaierako helmuga honek 4 eragileren arteko elkarrekintza biltzen du: Arizmendi Ikastola S.Coop., sortutako teknologiaren prestakuntza arautuan balidatzaile gisa, Mondragon Lingua S.Coop., arautu gabeko prestakuntza teknologikoan balidatzaile gisa, Tecnalia Fundazioa teknologiaren sustatzaile gisa, eta ISEA S.Coop., Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Agentea.
INNOHAUR PROIEKTUA
INNOHAUR Proiektua (ZL-2021/00177) Enpresen I+G Laguntzeko Programaren – HAZITEK barruan finantziatua izan da. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak eta Europar Batasunak 2021-2027 Europako Eskualde Garapenerako Funtsaren bidez (EGEF) kofinantzatutako ekintza.
INNOHAUR-ek Errealitate Birtualean eta Errealitate Areagotuan oinarritutako tresnak garatu nahi ditu edukiak sortzeko eta kontsumitzeko sistema batean, haur hezkuntzako ikasleei sareko ikaskuntza murgilgarria errazteko. Gainera, tresna programatu egingo da, klasea gauzatu aurretik, eta modu automatizatuan, ikas-ibilbideen definizioa errazteko.
INNOHAUR proiektua Industria Ikerketako proiektu bat da, izan ere bere jarduera nagusiak Errealitate Birtualaren eta Areagotuaren alorrean teknika eta ezagutza berriak sortzean eta hezkuntza-esparruan, zehazkiago, Haur Hezkuntzan aplikatzean oinarritzen da, modu esperimental batean.
Proiektua honako erakunde hauek osatutako partzuergoak aurkeztu du:
- ARIZMENDI Ikastola S.COOP., proiektuaren entitate nagusi gisa eta osagai teknologiko handiko proiektu pedagogiko berritzaileen garapenean espezializatutako ikastola gisa.
- AXULAR LIZEOA S.COOP., guraso eta irakasleen arteko lankidetza estuaren bitartez eta euskal kulturaren alorrean haur eta nerabeen garapen integrala sustatzea helburu duen ikastola gisa.
- LASKORAIN IKASTOLA, bere eginkizuna ikasleen etorkizuneko gaitasun pertsonal, akademiko eta profesionalak garatzean datzan ikastola gisa, hazkuntzaren eta etengabeko ikaskuntzaren aldeko apustuaren bidez.
- ISEA S.COOP., I+G zentro pribatu gisa eta Zientzia eta Teknologiako Euskal Sareko kide gisa, hezkuntza arloko enpresa-ekimen berriak abian jartzen espezializatua.