BERRIAK

HAZIA musika ikuskizuna estreinatuko da bihar, hilaren 17an, Arrasateko Amaia antzokian

Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak eta Gontzal Mendibil musikariak, Arrasateko Udalaren babesarekin sortu duten HAZIA musika ikuskizuna estreinatuko dute bihar, irailaren 17an, 20:00etan, Arrasateko Amaia antzokian. Hurrengo egunean ere, beste emanaldi bat egingo dute 19:00tan. 

Gure eredu kooperatiboaren inspiratzaile eta sustatzaile izan zen Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza, obra eta orainerako zein etorkizunerako irakaspen baliagarriak erakusten dizkigu musika-lan honek.

Sarrerak Kutxabanken pasabidean, Arrasate.eus atarian, Arrasateko Ezkiña, Itsaslur, Kajoi eta Monte tabernetan, eta ekitaldia hasi baino ordubete lehenago, leihatilan eskuratu ahal izango dira.