BERRIAK

Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunaren aldeko ekimenak gure ikastolan

Azaroaren 20a Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, atzo eta gaurko egunez, hainbat ekintza burutu ditugu gure Ikastolan. Izan ere, eguna aitzakiatzat hartuta La Nineta dels Ulls fundaziotik, superheroien 2. jardunaldian parte hartzeko proposamenarekin bat egin dugu. 

“Eta zuk, zein botere daukazu?” superbotereen dinamikaren bitartez, alde batetik, erretinoblastoma eta haren sintomak ezagutarazi nahi izan ditugu, gaixotasunaren diagnostiko goiztiarra lortzeko. Bestalde, haur guztien inklusioa ikasgeletan lantzea izan dugu helburu, denok garelako desberdinak eta, horregatik, denok garelako bereziak.

Jarraian Arimazubi, Uribarri, Santa Teresako eta Umezaintzako irudiak, eta Gazteluondokoen bideoa.