BERRIAK

Haur minbiziarekiko elkartasuna

Iraila, hasiera hilabetea da eta baita urre kolorea duen hilabetea ere. Azken aste honetan, #paintgold ekimenarekin bat egin dute Santa Teresan. Kolore hori ardatz hartuta ekintza ezberdinak burutu dituzte haur minbiziarekiko elkartasuna adierazteko. Apaingarriak eta mezuak egin eta ikastolan zehar jarri dituzte. Gainera, urre koloreko lazoak margotu dituzte aurpegietan, horrela guztiek elkartasuna adierazteko. Argazkiak.