BERRIAK

Haur minbizia dutenekin elkartasuna

Lanbide Heziketakoek eta Zerbitzu Orokorretakoek bat egin dute Aspanogi elkarteko lagunei elkartasuna adierazteko. Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso elkartea da. Haurren minbizia ez da batere ezaguna jendearentzat. Errealitate honetan, PAINT GOLD ekimenak minbizia duten haurrei nabarmentasuna ematea du helburu. Horretarako, aurpegian urre kolorezko bi marra margotu dituzte eta Aspanogi elkarteak bidalitako puxikekin argazkiak atera dituzte. Argazkiak.