BERRIAK

Hamarretako osasuntsua… eta goxoa

Gaur bisita berezia izan dute Zaldibar gunean. Olarte gunean elikadura osasungarria lantzen ari dira. Hori dela eta, Olarteko 5 urtekoak, Lourdes Uribarren eta Alaitz Morras irakasleekin batera, Zaldibarko OLHra hurbildu dira hamarretakoa egitera.

Bertan, OLHko sukaldaritzako 1. mailako ikasleek eta Arantzazu Ruiz de Azua eta Iñaki Olalde sukaldariek sagar, platano eta marrubi brotxetak prestatu dituzte. Ostirala gozotzeko, txokolatea ere prestatu dute, eta haurrek nahi bezala bainatu ahal izan dituzte fruitu-brotxetak txokolatearekin.

Argazkiak eta bideoa.