BERRIAK

Hamabi ikasle parlamentari lanetan

Asteburuan hamabi ikasle parlamentari lanetan aritu dira European Youth Parliament (EYP) kanporaketan. Larunbatean, Donostian (Santo Tomas lizeoan) eta igandean, Deustuko unibertsitatean Gaztelupeko eta Almeneko seina ikasle arituko ziren hainbat gai aztertzen, ikertzen eta debatitzen: genero-rolak, errefuxiatuak, teknologia berriak… Arizmendi Ikastola bosgarrenez izango da partaide European Youth Parliament (EYP) egitasmoan, eta asteburukoa Euskal Herriko kanporaketa izan zen. Ingeles ikasgaitik bideratzen da, batez ere, ikasleek euren ponentziak eta eztabaidak hizkuntza horretan egin behar dituztelako. Hauek dira Gaztelupeko ikasleak: G. Maidagan, E. Apellaniz, J. Rodriguez, M. Garitano, M. Ruiz de Austri, J. Usatorre; Almenekoak, berriz, L. Caceres, M. Carriet, I. Sarasua, A. Arrieta, A. EraƱa eta N. Uroz.

Gaztelupeko taldea EYPn

Gaztelupeko taldea EYPn