BERRIAK

Ikastolako lankide Sole Egidazuk erretiroa hartu du

Asteazkenean izan zen Sole Egidazuren azken lan-eguna. San Frantzisko Xabier ikastolan hasi zuen bere ibilbidea Solek, eta, azken urteetan Gaztelupen jardun da irakasle. Nahiz eta ez-ohiko egoera honetan ez den erraza dagokion omenaldia oso-osorik egitea, oso agur-ekitaldi hunkigarria prestatu zioten Gaztelupeko lankideek. Hona hemen horren erakusgarri bideo zein argazkitan. Zorionak, Sole, disfrutatu etapa berri honetan eta eskerrik asko eman diguzun guztiagatik!