BERRIAK

Gure gazteak Euskadiko selekzioarekin

Ane Garcia, Irene Murua, Haizea Apellaniz eta Nahia Badiola dira aste honetako protagonistak kirolaren alorrean. Lehenengoa karaten ari da nabarmentzen eta beste hirurak, saskibaloian. Azken hiru horiek prestatzen hasita daude Espainiako txapelketan jokatzeko. Ane, berriz, asteburu honetan bertan Bilbon izango da Euskadiko selekzioarekin. DBHko laugarren mailako ikasleak dira Gaztelupen.