BERRIAK

Gure batxilergoa bisitatzen, Tolosatik

Aurreko ostiralean, Tolosako Herrikide ikastetxeko bi kideren (zuzendari pedagogikoa eta batxilergoko arduraduna) bisita izan zuten Gaztelupen. Ikastolan Batxilergoko planteamendu pedagogiko-arkitektonikoa ezagutzera etorri ziren, eta, besteak beste, Elena Errasti zuzendariaren eskutik IZEN proiektuaren berri izan zuten eta  Arizmendi Ikastolaren eraldaketaren nondik norakoak.

Ondoren, batxilergoko espazioak eta ikasleak proiektu multidiziplinarretan lanean bertatik bertara ikusteko aukera izan zuten, eta ikasle zein irakasleek bisitariek zituzten galderei erantzun zizkieten.