BERRIAK

Gurasoekin bilera pedagogikoa Santa Teresan

Ostegunean 40 guraso inguru elkartu ziren Santa Teresako guraso bilera pedagogikoan. Bertan, beraien seme alabek egunerokotasunean bizi eta lantzen dutena ezagutzeko aukera izan zuten ikaskuntza kooperatiboa oinarri izanda.

Gurasoak txoko desberdinetan aritu ziren, (matematika manipulatiboa, familia-ikastolaren inguruko eztabaida, sarrera lasaia, mikroespazioak…) eta beraien artean txoko desberdinetan jasotako ezagutza taldean partekatzeko aukera izan zuten. Esperientzia ederra izan zen eta gurasoen jarrera txalotzekoa. Mila esker hurbildutako guztioi. Argazkiak.