BERRIAK

Gurasoak TRE-BATU gertutik ezagutuz

Aste honetan, Gaztelupeko DBHko 1. mailako ikasleek ekimen polita gauzatu dute. Gurasoak gonbidatu dituzte euren gelak eta ikasturte hasiera honetan egiten ari direna erakusteko. Une batez, nagusiak ikasleen larruan jarri dira, eta ikasleak irakasleenean. Helburua familiekiko harremana sendotzea izan da, ikastolan seme-alaben errealitatea hurbilagotik bizi dezaten. Zerbait frogatu badute ikasleak, ikaskuntza-prozesuan eurak direla benetako protagonistak izan da. Lehen PROIa egiten hasi direla aprobetxatuz, gazteek hartu dute aurkezpena egiteko ardura. Horrek, alde batetik, beren gaitasun metakognitiboa garatzen du eta, bestetik, gurasoek PROIen metodologia eta funtzionamendua ezagutzea errazten du. Argazkiak eta bideoa.