BERRIAK

Gunez gune bisitan

Atzo Gaztelupeko DBH4ko ikasleak Olarten egon ziren bisitan eta tailer ezberdinak antolatzen. Olarteko 3, 4 eta 5 urteko haurrek goizean zehar aurpegi margoketan, mural erraldoietan, koreografia ezberdinetan… eta beste hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera izan zuten. Gainera, 5 urtekoak bisita bueltatu zieten Gaztelupekoei. Bertan, Illart Azkarate irakasleari esker kimikako esperimentu batzuk ikusteko aukera izan zuten eta aho zabalik geratu ziren! Eskerrik asko Gaztelupeko ikasle eta irakasleei!! Segi horrela!!! Argazkiak.